Min.Fomentoministerio de medio ambientecedex CEHOPU
 
 
 
Centro de Estudios Históricos de Obras Públicas y Urbanismo
     
 
ilustración
 

CEHOPUk ondorengoak ditu bere helburuen artean:

- Bilakaera teknikoa eta zientzia, historian zehar ingeniaritzako egite eta irudirik garrantzitsuenak ikertzea eta zabaltzea, erakusketak eta inprimatutako argitalpenak eginez, edo informatikako edo ikus-entzunezkoen euskarrian.

- Mailaz maila “obra publikoaren museoa” mantentzea eta aberastea, egiteen erakusketa iraunkor gisa.

- Obra publikoen ondare historikoa mantentzea, errekuperatzea eta aberastea.

Egungo zereginean, jarduera horiek azpiegitura, natura eta historiaren arteko elkarrizketa sustatu nahi dute obra publikoan sartzeko, garraio eta hidraulikoen sare handien historian eta pieza esanguratsuetan zehar ibilbidea planteatuz.

CEHOPUk Estatuko lurralde alorrean eta autonomiaz gaindiko espazio geografikoetan oinarritzen ditu ikerketak. Espazio oinarri horretatik abiatuta, ikerketako osagarriak diren bi norabide zabaltzen dira: lurraldeen zehaztasunaren ezagutzarantz eta nazioarte alorreko eta tokian tokiko bizipen komunen elkartrukerantz.

Elkartrukea eta zabalkunde jarduerak ondorengoetan oinarritzen dira: mintegiak, konferentziak, erakusketak eta argitalpenak egitea. Jakinduria tekniko, kultural eta zientifikoak barneratzeak nazioarteko erakundeen eta lokalen lankidetza eskatzen du, unibertsitate munduarena eta ikertzaileena, proiektu praktikaren munduko pertsona garrantzitsuenekin batera, ingeniaritza, artea, kultura edo zientzia munduko jende esanguratsuenen topaketa sustatuz.

Batzorde Aholkulari bat du, eta zuzenbidearen laguntza da helburua, bai eskatzen zaizkien lanetan aholkatuz, bai bidezkoak iruditzen zaizkion jarduerak proposatuz.

    actividades | functions | activitats | actividades | jarduerak
     
 
   
menú hasierako menua
presentación aurkezpena
   
actividades jarduerak
   
  jatorriak
  jarduerak
  erakunde laguntzaileak
flecha kontaktatu
   
  itzuli flecha
  web orriaren mapa flecha
 
   
CEHOPU, Alfonso XII, 3-5 - 28014 Madrid - tel: (+ 34) 913 35 72 00 - fax: (+ 34) 915 28 03 54 sobre cehopu@cedex.es
CSS | WAI AA | XTML 1.0 | RSS © 2006-11: CEDEX - CEHOPU